XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Axularrek exenplu hau Venegas-en liburutik zuzen zuzenean hartu ote zuen, ala beste nunbaitetik? Ez jakin.

Fr. Luis de Granada Baina honetan ere Julio de Urquijo jauna izandu da erbia eraiki zuena.

Berak erakutsi zuen zein izan zitekeen Axularren maisu, gidari eta iturri nagusietarik bat: Fr. Luis de Granada.

Usna ona izan zuen honetan Urquijok.

Pasarte guti batzuk aipatzen ditu berak Fr. Luisen obretarik atereak eta Axularren liburuan beren ordezkoa dutenak.

Ez hori bakarrik. Mitxelenak aitortu duenez (FLV, 1.c., p. 166) bada halako senidetasun bat idaztankeran, esaldiaren egituran, perpausen moldagintzan, t. a., Axularren eta Fr. Luisen artean.

Hori froga lezakeen istudioa ez du oraindik nehork egin, eta ni ere ez naiz hortan sartuko.

Fr. Luis de Granadaren obrak izugarri zabaldu ziren Europa guztian.

San Frantzisko Saleskoak Idazle izpiritualen printzea deitzen du.

1504.ean edo 1505.ean jaio eta 1588.ean hil zen.

Beraz, Axular Frantzia aldera joan baino lehenxeago.

Aita Justo Cuervok egina du Fr. Luis de Granadaren obra guztien edizio kritikoa, (...).